Proposamena

of 10

Please download to get full document.

View again

All materials on our website are shared by users. If you have any questions about copyright issues, please report us to resolve them. We are always happy to assist you.
PDF
10 pages
0 downs
10 views
Share
Description
ELKARBIZITZA BEHATOKIAProposamenaKONPARTITUBeste pertsona batekin edozein arlo biziki konpartituz gero, pozbideak konpartituz gero, poz fisiko, emozional, psikologiko edo…
Transcript
ELKARBIZITZA BEHATOKIAProposamenaKONPARTITUBeste pertsona batekin edozein arlo biziki konpartituz gero, pozbideak konpartituz gero, poz fisiko, emozional, psikologiko edo intelektualak konpartituz gero, zubia eraikitzen da konpartitzen ari diren horien artean, konpartitzen ez dena hobeto ulertu eta ezberdintasunarekiko beldurra gutxiagotzeko oinarri izan daitekeen zubia. Audre Lorde: Ahizpa, atzerritarraELKARBIZITZA BEHATOKIA (I)Ikastetxeko elkarbizitza kudeatzeko organoa da. Xedea: harreman positiboak eta elkarbizitza osasungarria eraikitzen lagundu. Helburua: komunitateko kide guztiek jakin behar dute baloratu eta entzun egingo ditugula, eta, ikastetxean erabakiak hartzeko orduan, erantzukizuna eta partaidetza izango dutela.ELKARBIZITZA BEHATOKIA (II)Zergatia: EB kontzeptuak beste foro berri bat aldarrikatu nahi du, jardun demokratikoa sustatuta, dominazio-sumisio eskema guztiak ezabatzeko eta berdinen arteko harremanak sustatzeko. EB – FUNTZIOAK (I)
  • Elkarbizitza Plana egin eta martxan jarri behar da; ondoren, planaren jarraipena eta ebaluazioa ere egin behar da.
  • Estamentu guztiek zuzenean hartu behar dute parte, batez ere, ikasleek.
  • Estamentu guztiengan bultzatu behar da pertenentzia-sentimendua, bereziki ikasleengan.
  • Aukera- eta tratu-berdintasuna zaindu behar da prozesu- eta harreman-arlo guztietan.
  • Hezkuntza Komunitate osoari harreman positiboak sustatzeko jarduerak proposatu behar zaizkio: topaketak, jaialdiak, desioak eta sentimenduak adierazteko kartelak, antzerki-taldeak, gorputz-adierazpenerako tailerrak, erlaxazioa, hainbat gairi buruzko eztabaidak, gatazkak konpontzeko eta komunikazio-gaitasunak lantzeko estrategiak...
  • EB – FUNTZIOAK (II)
  • Guztion artean elkar zaintzeko kultura garatzen lagundu behar dugu; norberaren burua eta gainerakoena zaintzea aberastasun- eta poztasun-iturri baita denontzat.
  • Ikastetxearen elkarbizitza-arauak aztertu behar dira (agerikoa: AIA... eta ezkutukoa: idatzita ez dagoena); araudiaren diagnostikoa egin eta hobetzeko neurriak ere inplementatu behar dira.
  • Harremanak hobetzeko bidean, proposamenak, egonezinak eta iradokizunak jaso nahi ditugu estamentu guztiengandik, era horretara, gatazkak konpontzen eta elkarbizitza osasuntsua eratzen ikasteko.
  • Eguneroko martxan sortzen diren beharrak eta gatazkak kudeatu eta bideratzeko ekintza-protokoloak proposatu nahi ditugu.
  • EB – FUNTZIOAK (III)
  • Berdinen arteko balizko tratu txarrak edota indarkeriazko kasuak detektatu nahi ditugu (triptikoak dibulgatu, galdeketak, soziogramak, testak...) eta adostutako neurriak lehenbailehen martxan jartzen direla bermatu.
  • Informazioa jaso nahi dugu, beste arlo batzuetan elkarbizitza nola garatzen den jakiteko, eta inguruko baliabideak eta ekimenak zein diren ezagutzeko.
  • Lankidetza sustatu nahi dugu inguruko beste erakunde, organizazio eta entitate batzuekin, elkarbizitza positiboa eta kooperazio-kultura sustatzeko.
  • Behatokiak egin behar duen lana plan batean jaso behar da, eta, ondoren, horren ebaluazioa eta urteko memoria egin behar dira.
  • EB – KIDEAK
  • Ikasketa-burua edota Zuzendaritza-taldeko kideren bat.
  • Irakasle bat.
  • Ikasleen ordezkari bi.
  • Garraio, jantoki eta AZPren ordezkari bat.
  • Guraso edo arduradun legala.
  • Orientazio-saileko lagun bat, eta, holakorik balego, eskolaz kanpoko jardunetako saileko beste bat.
  • Inguruko erakunde eta entitateen ordezkari bat.
  • Oharra: bermatu egin behar da hezkuntza-komunitateko estamentu guztiak ordezkatuta egon daitezen; era berean, emakume eta gizonen arteko parekotasuna ere zaindu behar da, eta, gutxienez, kolektiboan dagoen emakume eta gizonen arteko proportzioari begiratu behar zaio. EB – FUNTZIONAMENDUABehatokiak berak zehaztuko du funtzionamendua, betiere, helburuak, asmoak eta zereginak aintzat izanik, eta baliabideak eta partaide-kopurua oinarri hartuta.Bere funtzioak aurrera eramateko gutxienez bost bilera egingo ditu: ikasturtearen hasieran (UEPren eraketa eta difusioa), hiruhileko bakoitzaren amaieran bilera bat (UEPren jarraipena eta ebaluazioa) eta beste bat ikasturte amaieran (ebaluazioa eta memoria).Eskerrik asko!
    Similar documents
    Advertisements
    We Need Your Support
    Thank you for visiting our website and your interest in our free products and services. We are nonprofit website to share and download documents. To the running of this website, we need your help to support us.

    Thanks to everyone for your continued support.

    No, Thanks